"Etxebarri Martxan": logotipoa diseinatzeko lehiaketa

Argitalpen-data: 

Mugiment idazkaritza teknikoa.

"Etxebarri Martxan": logotipoa diseinatzeko lehiaketa

"Etxebarri Martxan": logotipoa diseinatzeko lehiaketa

Jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko asmoarekin, Etxebarriko Udalak Mugiment egitasmoaren idazkaritza teknikoaren laguntzarekin, jarduera fisikoa sustatzeko "Etxebarri Martxan" sarea sortu du.

Etxebarritar guztien parte-hartzea sustatu asmoz "ETXEBARRI MARTXAN" programan, Jarduera Fisiko-osasuntsu Sarearen talde sustatzaileak sare hau irudikatuko duen LOGOTIPOA aukeratzeko lehiaketa martxan jarri du. Lehiaketaren irabazleak 200 ? eta kiroldegiko urteko abonu bat jasoko ditu sari gisa. Lehiaketa Etxebarrin erroldatuta daudenei zuzenduta dago, ez dago adin mugarik eta parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 2 logotipo aurkeztu ahal izango ditu. Logotipoak nahitaez "ETXEBARRI MARTXAN" sarearen izena jaso beharko du eta formatu digitalean aurkeztu beharko da 2018ko otsailaren 19a baino lehen. Gainera, hainbat atal baloratuko dira: sormena eta originaltasuna, iragarle-eraginkortasuna, kalitate estetikoa, sarearen helburuekin eta filosofiarekin erlazioa, logotipoak Etxebarrirekin duen erlazioa besteak beste. INFO +

Euskadi, auzolana