Oñatiko POZ orientazioa zerbitzuak sei hilabete bete ditu

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Oñatiko POZ orientazioa zerbitzuak sei hilabete bete ditu

2019ko martxoan jarri zen martxan Oñatiko POZ orientazio zerbitzua. Lehenengo sei hilabeteak bete direnean, zerbitzuaren ebaluazioa eta datozen hilabeteotan emango diren urratsak zehaztu dira gaur goizean osasun zentroan ospatutako agerraldian.

Osasun esparruaz gain, gizarte zerbitzuak ere urtarriletik aurrera proiektu honen zati izango dira. Izan ere, Beñat orientatzaileak etxez etxeko laguntza zerbitzuan diharduten langileak heziko ditu, gerora hauek isolatuta dauden pertsonak aholkatu eta menpekotasun egoera ekiditzeko helburuarekin.

Gainera, orientazio zerbitzua 40 urte baino gehiago dutenentzat ere zabalduko da. Horrela, 70 urtetik gorako pertsona nagusiak ez ezik, mediku edota erizainek adin tarte horretako aktibo ez diren pertsonak ere identifikatu eta Beñat orientatzailearengana bideratuko dituzte.

Lehenengo sei hilabeteetako ebaluazio oso positiboa da. Izan ere, 70 pertsonek hartu dute parte programan; eta horietatik %70a dagoeneko aktibo bihurtu da. Esan beharra dago, erabiltzaile gehienak emakumeak direla.  

Aurtengo abenduan gainera, abenduaren 5ean hain zuzen, ohitura osasuntsuen sentsibilizazio kanpaina ospatuko da. Markel Irizar eta Amaia Diaz de Monasterioguren arituko dira gidari lanetan.

Jarraian prentsaurrekoan esandakoa:

Hona hemen aurkezpenean bildutako argazkiak.

Zorionak Oñatiko Udalari, eta animo Beñati.

Euskadi, auzolana