2020-2021 ikasturtean zehar ikasleen jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - 2020-2021 ikasturtean zehar ikasleen jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak.

Laguntza, guztira, laurogeita hamalau mila (94.000) eurokoa izango da eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza da deialdiaren organo kudeatzailea.

AGINDUA, 2020ko irailaren 22koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira elkarteei eta kooperatibei zuzendutako laguntzak eta egiten baita laguntza horien deialdia, EAEko ikasleen jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko 2020-2021 ikasturtean zehar.

Aginduaren xedea da laguntza ekonomikoak iragartzea EAEko elkarteek eta kooperatibek jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko 2020-2021 ikasturtean zehar, ikasleen osasuna eta autonomia hobetzeko.

Laguntza horien helburua da proiektu hauek finantzatzea 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era:

  1. a) Partaidetza-proiektuak garatzea eskola-bideak sortu eta dinamizatzeko, hiri-espazioek mugikortasun aktibo eta segururako eskaintzen dituzten aukerak baliatzera bideratuak. 

Eskola-bidetzat joko dira ibilbide zehatz eta finkoak, aurrez ezarriak eta markatuak, eskola-umeek erabil ditzaketenak ikastetxeetako joan-etorriak modu aktiboan (oinez, gurpil-oholez, bizikletaz, eta abar), seguruan eta autonomoan egiteko, eta, hala, espazio publikoaren erabilera eta gozamena berreskuratzeko.

  1. b) Partaidetza-proiektuak garatzea, eskolako jolastokiak ikaskuntzarako, jolaserako eta mugimendurako espazio inklusibo bihurtzeko eta/edo dinamizatzeko, baita kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko ere, eskola-ordutegian zein hortik kanpo, berdintasunean eta aniztasunarekiko (kultura, etnia, sexua, funtzionaltasuna, eta abar) errespetuan oinarrituta eta ikasleen eta haien familien behar eta interesetara egokituta.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Euskadi, auzolana