2020ko udazkena; orientazio zerbitzuen egoera

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - 2020ko udazkena; orientazio zerbitzuen egoera

Bistakoa denez, pandemia eragin zuzena izaten ari da jarduera fisikoaren eta kirolaren politiketan. Irailean, egoera hobetzen ari zenean, jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuen egoeraren azterketa egin genuen. Hauek izan ziren atera genituen ondorio nagusiak:

  • Orokorrean, orientazio zerbitzuek atzerakada jasan dute martxotik gaur arte. Asko, itxialdian zehar gelditu arren, berriz ere martxan dira urritik. 34tik 28k jarraitzen dute.
  • Badira orientazio zerbitzu batzuk bertan behera geratu direnak eta zerbitzu gabe daudenak: Usurbil, Elgoibar, Durango, Txorierri, Zierbena eta Mundaka. Hala ere, albiste pozgarria izan da beste kasu batzuetan orientatzailearen dedikazioa igo dela ikustea, adibidez, Pasaian eta Azpeitian.
  • Salbuespen batzuk izan ezik, orientatzaile askok osasun zentroekin zuten harremana eten egin da, hauek, COVID 19ari aurre egiten gainezka daudelako. Lehentasunezkoa ez dena albo batera utzi dute, orientazio zerbitzura egiten ziren deribazioak barne.
  • Udalerri batzuk inaktiboak diren erabiltzaileengana iristeko estrategia berriak bilatzen hasi dira. Errepikatuenak haur eta nerabeekin lan egiten hastea eta gizarte zerbitzuekin elkarlanari ekitea, hauengandik deribazioak jasotzeko.
  • Ikasturte zaila izango da oro har gizartearentzat, baita ere, nola ez, Mugiment Sare eta orientazio zerbitzuentzat ere. Azken urteetako hazkunde eta garapenak geldialdia izan dezake. Hala ere, badirudi egoera honetatik aukera berriak sor daitezkeela eta, zentzu horretan, lan interesagarria egiten ari dira hainbat udalerri.

Orientazio zerbitzuen egoeraren mapa eguneratua hemen.

Euskadi, auzolana