Azkoitiak orientazio zerbitzu berria aurkeztu du

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Azkoitiak orientazio zerbitzu berria aurkeztu du

Mugi Azkoitia orientazio zerbitzu berria aurkeztu da gaur goizean Azkoitiako Udaletxean. Javier Zubizarretak, Azkoitiako alkateak, adierazi bezala, ikuspegi komunitario batetik herritarrak zaintzeko helburuarekin jarri da martxan Mugi Azkoitia.

Zerbitzua Azkoitiako herri osoari zuzenduta badago ere, arreta gaixotasun kronikoak edota obesitatea duten pertsonetan jarriko da, batez ere. Osasun zentroko profesionalek zerbitzua erabili dezaketen pertsonak identifikatu eta bideratuko dituzte. Hala ere, herritar batek zerbitzu hau erabili nahiko balu bere kabuz joateko aukera ere izango du.

Ainhize Azpiazu izango da Azkoitiko orientatzailea. Astearte eta ostegunetan, goizeko 10:00etatik 12:00etara arituko da; astearteetan osasun zentrotik datozen pertsonekin, eta ostegunetan bere kabuz doazenekin. Pertsonek dituzten beharrei egingo die kasu, eta horren arabera eraikiko du bakoitzaren plangintza.

Jarraian prentsaurrekoan esandakoa:

Hona hemen aurkezpenean bildutako argazkiak.

Eta bukatzeko Twitter-en egin dugun jarraipena.

Zorionak Azkoitiko Udalari, eta animo Ainhizeri.

Euskadi, auzolana