FagorMugi: garraio jasangarriagoa sustatzeko ekimena

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - FagorMugi: garraio jasangarriagoa sustatzeko ekimena

Fagor taldeko kooperatibisten artean garraio jasangarriagoa sustatzeko FagorMugi ekimena jarri dute martxan. Ekimen honen helburua da langileek etxetik lantokira eta lantokitik etxera egin beharreko ibilbidea garraiobide jasangarriagoan egitea: bizikletan, oinez, garraio publikoan edo kotxe partekatuan, besteak beste.

Horretarako, mugikorrerako aplikazio bati esker, garraiobide jasangarriagoan egindako kilometroak zenbatuko dira eta erabiltzaile bakoitzak aukera izango du pilatutako kilometroak sariengatik trukatzeko.

2020ko urria hasieran martxan jarritako dinamika honek harrera ona izan du Fagor Taldeko kooperatibetako langileen artean eta dagoeneko 200dik gora erabiltzaile aktibo daude eta ia 40.000 kilometro pilatu dituzten guztien artean.

Dinamika honen helburu nagusia lantokirako joan etorrien ondorioz eragindako ingurumen inpaktua murriztea bada ere, langileen jarduera fisikoa areagotzeko helburua ere badu, izan ere, oinez edo bizikletan egindako kilometroek balio handiagoa dute auto partekatuan egiten direnak baino.

Fagor Taldeak ezinbestekoa ikusten du bizi dugun testuinguru berri honetan enpresen kudeaketa iraunkorra sustatzea eta, horretarako, ikuspegi ekonomikoa garatzerakoan, ingurumenaren eta arlo sozialaren garapena enpresa estrategiaren baitan kokatu dute FagorMugi egitasmoa.

Euskadi, auzolana