Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC Gipuzkoa) jarduera fisikoa sustatzen du

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC Gipuzkoa) jarduera fisikoa sustatzen du

Zarautzen, Irunen eta Donostian irailaren 15ean hasitako jardueren arrakasta ikusita, AECC Gipuzkoak Martxan izeneko ekimena Eibar eta Zumarragara zabaltzea erabaki du. 

Lehenengo fase batean, ekimenaren iraupena abendura arte izango da, eta esperientzia baloratu ondoren, urtarrilean ekingo zaio fase berriari.

Ekimenaren helburu orokorrak hauek dira:

  1. Gipuzkoan inaktibitate fisikoa gutxitzea.
  2. Bizitza aktiboa izatea erraza izan dadila Gipuzkoan.
  3. Osasun arloan harreman komunitarioak sustatzea.

Helburu espezifikoak:

  1. Kofinamenduaren ondoren bizitza aktiboa sustatzea.
  2. Osasunaren sustapenenako ekintza komunitarioetan parte hartzea.
  3. Gure onuradunei denbora libre aktibo bat izateko aukera eskeintzea.

Jardueren kokaleku eta ordutegiak:

  1. Ibilaldi osasungarriak Zarautzen: asteazkenetan 10:00-11:30.
  2. Ibilaldi osasungarriak Irunen: asteartetan 10:00-11:30.
  3. Ibilaldi osasungarriak Eibarren: asteartetan 10:00-11:30.
  4. Ibilaldi osasungarriak Zumarragan: asteazkentan 17:00-18:30.
  5. Ipar martxa Donostian: asteartetan eta ostiraletan 9:30-11:00. Bi talde hauek itxita daude momento honetan. Urtarrilerako izen ematea irekia dago.

Bizi dugun osasun egoera dela eta, ekintza hauetan parte hartzeko ondorengo betebeharrak kontuan izan behar dira (Osasun Sailak adierazten dituen neurriak kontuan izanda):

  • Musukoa erabiltzea beharrezkoa da.
  • Ekintza hasi aurretik eskuak garbitzea beharrezkoa da.
  • Partaideen artean segurtasun distantzia mantentzea gomendatzen da.
  • Ezin da ezer elkarbanatu: ur botilak, kantinplorak…
  • Ekintza egiteko materialik erabiltzen bada, ipar martxaren kasuan makilak, jarduera bukatzean garbitu behar dira.

Elkarteko gainontzeko zerbitzu guztietan bezala, talde hauetan parte-hartzea doakoa da. AECCko profesional eta boluntarioen laguntzarekin eramaten dira aurrera ibilaldi osasungarriak. Ipar martxarako berriz, FICA eta ULTREYA ipar martxako klub-en laguntza dute. Denborarekin Gipuzkoako herri gehiagotara iristea nahi da, bizi ohitura osasungarriak sustatzeko.

Hemen informazio gehiago.

Euskadi, auzolana