Jarduera fisikoko orientazio zerbitzuak. COVID-19 garaian osasun zentrotik deribazioak egiteko proposamena

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Jarduera fisikoko orientazio zerbitzuak. COVID-19 garaian osasun zentrotik deribazioak egiteko proposamena

Osasun zentroetan esku-hartzeko gidan osasun zentroetako profesionalei proposamen zehatza egiten zaie jarduera fisikoko orientatzaileekin elkarlanean aritzeko. Besteak beste, deribazioak nola egin azaltzen da. Baina koronabirusak gauza asko aldatu ditu.  COVID-19 garaian, profesionalen zein pazienteen segurtasunagatik, ez da orientatailearen arreta zuzenik egiten osasun zentroan, egoerak ezinezkoa egiten baitu orientatzailearen presentzia bertan, eta ez dakigu hau noiz arte luzatuko den. 

Zenbait orientazio zerbitzuk eten egin dituzte zerbitzuak. Beste batzuetan, zerbitzua modu telematikoan eskaini arren, deribazio bideak etenda daude. Ezhoiko egoera baten aurrean gaude eta egoera berri honetara egokitzeko aldaketak proposatu beharrean aurkitzen gara. Zure herri edo auzoko orientazio zerbitzua martxan badago osasun ibilbidea berriz aktibatzeko laguntza-dokumentu hau sortu dugu:

  • ERABILTZAILEAK OSASUN ZENTROTIK BIDERATZEA

Orientatzailea osasun etxean duen bulegoan egon ezin daitekeen arren, orientazio zerbitzura bideratutako erabiltzaile berriak artatu ahal ditu. Orain arte egin izan den moduan, osasun profesionalek inaktiboak diren pertsonak identifikatutakoan, jarduera fisikoa eta kirol-jardueren onurei buruzko informazioa eman eta horiek egiten hastea aholkatuko die. Orientazio zerbitzura joatera gonbidatuko ditu eta azalduko die, bertan jarduera fisikoko prosesional batek  jarduera fisikoa egiten lagunduko diela. Pertsona horrek jarduera fisikoko orientazio zerbitzura joatea onartzen badu, osasun profesionalak, ohi bezala, osabide globalen dagoen galdetegia beteko du (pertsonaren harremanetarako telefonoa gehituko dio) eta erabiltzaileari emango dio honek osasun zentroko administrariari eman diezaion.

  • HITZORDUAK ORIENTATZAILEARI HELARAZTEA

Behin administrariak pazienteek utzitako galdetegiak jaso dituela, hauek sobre batean sartuko ditu eta orientatzaileari jakinaraziko dio osasun zentrotik pasa daitekeela sobrea jasotzera, ondoren, bera zuzenean erabiltzaileekin harremanetan jartzeko.

Orientatzailea astean behin osasun zentroko harreratik pasako da.

Orientatzailea, astean behin (edo adosten den maiztasunez) osasun zentrotik pasako da orientazio zerbitzura joan nahi duten erabiltzaileen deribazio orriak jasotzera (sobre batean egongo dira). Ondoren, orientatzailea bera jarriko da harremanetan erabiltzaileekin.

  • ORIENTATZAILEA ETA ZERBITZUKO ERABILTZAILEAREN ARTEKO HARREMANA

Orientzatzailea ezin izango da osasun zentroko bulegoan egon. Hori dela eta, hortik kanpo egin beharko du hitzordua. Zenbait orientazio zerbitzutan, osasun zentroko bulegoaz gain,  orientatzaileek beste bulego bat izaten dute. Bigarren bulegoa dutenek bertan egin ahalko dute hitzordua, bulego hori irekita badago eta, beti ere, beharrezko higiene eta segurtasun neurriak mantentzen badira.  Bestela, bigarren bulego hori jartzea gomendatzen da.

Euskadi, auzolana