Kontaktu gabeko eskola kirol material didaktikoa

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Kontaktu gabeko eskola kirol material didaktikoa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuak kontaktu gabeko eskola kirol material didaktikoa sortu du.

Material honek premia biri erantzuna eman nahi dio. Batetik, segurtasun baldintzek exijitzen dituzten saioak jasotzen ditu eta kirol-hezitzaileentzat baliagarri izango da, araudietatik haratago, saio zehatz eta egingarrien erakuts leiho delako. Bestetik, kiroletik haratago kirolaria erdigunean kokatuz, emozioen lanketarako aukera ere jorratu da.

Baliabide hauek bi oinarri dituzte:

Lehena, umeak eta bere premiak erdigunean ezartzea. Horregatik, saioetan bertan emozioen lanketa egiteko oinarrizko proposamenak daude. Horiek, “betiko” saioetan txertatu ahalko dira.

Bigarrena, gutxieneko distantziara antolatu behar diren kirol saioetarako adibideak dira. Interakzio zuzeneko ekintzak ezin antolatzeak, irudimena eta sormena eskatzen dute. Proposatzen diren 12 saio hauek barru sena piztea bilatzen dute, eskola kirol saioak egungo errealitate berrira egokitzen laguntzeko.

Informazio gehiago hemen.

Euskadi, auzolana