Mondragon Unibertsitateak berriz martxan jarri du eskola osasungarria

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Mondragon Unibertsitateak berriz martxan jarri du eskola osasungarria

Mondragon Unibertsitateak, eskola osasungarriaren 3. edizioa martxan jarri du.

Ekimen honen helburua da, osasuna Goi Eskola Politeknikoko balio gisa integratzea, bai unibertsitateko komunitatean, bai gizartean, jarduera fisikoa eta elikadura esparruetatik sustatuta.

Eskola osasungarriaren baitan burutzen den osasun programa honela dago antolatuta:

  • Tailer teoriko-praktikoak (jarduera fisikoa, elikadura osasungarria eta bizkarraren zainketa).
  • Jarduera fisikoaren planifikazio eta jarraipen pertsonalizatua aditu baten eskutik.
  • Jarraipen pertsonalizatua nutrizioko aditu baten eskutik.

Modu honetan, beste ikasturte batez, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko langileek eskola osasungarria programan parte hartzeko aukera izango dute.

Aukeratu Osasuna! Zu irabazle.

Euskadi, auzolana