Mugiment egitasmoa saridun NAOS 2019 sarietan

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Mugiment egitasmoa saridun NAOS 2019 sarietan

Zorionak Mugiment egitasmoko sustatzaile guztiei!

Mugiment egitasmoa saritua izan da NAOS Estrategiaren (Nutriziorako, Jarduera Fisikorako eta Obesitatearen Prebentziorako Estrategia) sarien XIII. edizioan.

Epaimahaikideek, 44 proiektu finalista aztertu eta gero, <<Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak (JFOZ)>> proiektuaren alde egin dute familian eta komunitatean egiten den jarduera fisikoaren sustapenaren atalean.

Sariaren hautagaitza Mugiment egitasmoko Idazkaritza Teknikoak aurkeztu zuen, autonomia erkidego osoan jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuen aldeko apustua egin duten erakunde sustatzaileen ordezkari gisa:

Eusko Jaurlaritzako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Zuzendaritza / Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza / Osakidetza / Arabako Foru Aldundia / Bizkaiko Foru Aldundia / Gipuzkoako Foru Aldundia / Amurrioko Udala / Aretxabaletako Udala / Arrasateko Udala / Arratzua-Ubarrundiako Udala / Azkoitiko Udala / Azpeitiko Udala / Bakioko Udala / Beasaingo Udala / Bediako Udala / Berangoko Udala / Bergarako Udala / Debako Udala / Durangoko Udala / Donostiako Udala / Eibarko Udala / Elgoibarko Udala / Ermuako Udala / Etxebarriko Udala / Gorlizko Udala / Hondarribiko Udala / Legutioko Udala / Lemoako Udala / Lezoko Udala / Mundakako Udala / Oiartzungo Udala / Oñatiko Udala / Pasaiako Udala / Txorierriko Mankomunitatea / Usurbigo Udala / Zarauzko Udala / Zierbanako Udala. Guztira 37 erakunde.

Sari hau une zail batean iritsi da. Pandemiak ohitura asko aldatzera behartu gaitu eta horrek egunerokoan egin ohi dugun jarduera fisikoan eragina izan du; baita ere, bere sustapenerako programa publikoetan.

Kontuan izan behar dugu, birusari (eta beste gaixotasun askori) aurre egiteko modurik eraginkorrenetakoa osasuna eta inmunitate ona mantentzea dela eta, horretarako, jarduera fisikoa tresna eraginkorra dugu, gehiengoaren eskura dagoena.

Horregatik, orain inoiz baino beharrezkoagoak dira jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuak eta, oro har, jarduera fisikoa sustatzeko programak.

Sari honek mezu hori azpimarratzen jarraitzeko eta Euskadin egunetik egunera pertsona aktibo gehiago izan daitezen ahalbidetzeko balio behar digu, talde lana eta inplikazioa oinarria izanik.

Euskadi, auzolana