#MugituEtaIkasi jardunaldia

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - #MugituEtaIkasi jardunaldia

Physicaly Active Learning irakaskuntza metodologiaren inguruko prestakuntza jardunaldia antolatuko dugu. Saioaren nondik norakoak azalduko dizkizuegu.

Gizarte aktiboa sortzeko umeekin egindako lana oinarria da. Era berean, arloen arteko elkar-lana behar-beharrezkoa da. Ekimen honen bidez Jaurlaritzako Osasun, Hezkuntza eta Kultura sailek bat egin dute, irekitako bide berriaren lehenbiziko urratsak egiten. Deporte para la educación y la salud erakundeak eta Presentación de María ikastetxea ere bidelagun izan ditugu antolaketan.

Jardunaldi honetan, testuingurua (eskola aktiboak) azaldu ondoren, erakustaldi praktikoa eskainiko da matematika eta ingelesa modu aktiboan irakatsiz.

Horretarako, Erresuma Batuko Tagtiv8 egitasmoko Bryn Llevellyn aditua etorriko da, bere eskarmentu eta ezagutza gure eskoletako irakasleei eskaintzeko.

Eskoletan lan egiten ez baduzue ere, Mugiment sustatzaileak ere gonbidatuak zaudete jardunaldi honetara, jarduera fisikoaren sustapeneko hausnarketa orokorrerako ere erabilgarria izango baita. Izen emate prozeduran eskainitako datu guztiak behar-beharrezkoak dira; eskola batean lanean ez bazaudete, zerrendetan eskainitako aukeren artean hautatu lehenbizikoa.

Non eta noiz

Gasteizko Presentación de María Ikastetxean, maiatzaren 13an.

Nola iritsi oinez (14’) eta bizikletaz (5’) autobus geltokitik.

Nori zuzenduta

  • Ingelesa, matematika eta gorputz hezkuntza, lehen (bereziki, baina bigarren hezkuntzakoek ere ezagutza erabilgarria lortu dezakete) hezkuntzako irakasleak.
  • Ikastetxeetako zuzendariak.
  • Mugiment egitasmoko sustatzaileak.

Hizkuntzak

Euskara eta ingelesa.

Edukia

9:30 Aretoan

  • Ongi etorria. 5’
  • Eskola Aktiboak sortzeko aukerak. Mikel Bringas. Jaurlaritzaren kirol kudeatzailea-Mugiment. 15’
  • Eskola aitorpenak. Rafa González de Txabarri Deporte para la educación y la salud. 10’.
  • Physically Active Learning bideoa: 12’

10:30    Kiroldegian

  • Ingelesa eta matematika ikasteko adibideak: Bryn Llewellyn Tagtiv8 90’

12:15    Aretoan

  • Solasaldia Bryn Llewellyn-ekin Tagtiv8

13:00 Agurra.

Izen ematea

  • Doakoa.
  • Gehieneko toki kopurua bete arte.
  • Berritzegune nagusiaren esteka honetan klik eginez.
Euskadi, auzolana