#MugituEtaIkasi online jardunaldia

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - #MugituEtaIkasi online jardunaldia

#MugituEtaIkasi jardunaldia, COVID-19gatik bidaiatzeko dauden mugak direla eta, hizlaria ingelesa denez, Microsoft Teams bidez antolatuko dugu.

Physicaly Active Learning irakaskuntza metodologiaren inguruko prestakuntza jardunaldia antolatuko dugu. Saioaren nondik norakoak azalduko dizkizuegu.

Gizarte aktiboa sortzeko umeekin egindako lana oinarria da. Era berean, arloen arteko elkar-lana behar-beharrezkoa da. Ekimen honen bidez Jaurlaritzako Osasun, Hezkuntza eta Kultura sailek bat egin dute, irekitako bide berriaren lehenbiziko urratsak egiten. Deporte para la educación y la salud erakundeak eta Presentación de María ikastetxea ere bidelagun izan ditugu antolaketan.

Jardunaldi honetan, testuingurua (eskola aktiboak) azaldu ondoren, bideo batzuk ikusiko ditugu matematika eta ingelesa modu aktiboan irakatsiz.

Horretarako, Erresuma Batuko Tagtiv8 egitasmoko Bryn Llevellyn aditua izango dugu hizlari, bere eskarmentu eta ezagutza gure eskoletako irakasleei eskaintzeko.

Eskoletan lan egiten ez baduzue ere, Mugiment sustatzaileak ere gonbidatuak zaudete jardunaldi honetara, jarduera fisikoaren sustapeneko hausnarketa orokorrerako ere erabilgarria izango baita. Izen emate prozeduran eskainitako datu guztiak behar-beharrezkoak dira; eskola batean lanean ez bazaudete, zerrendetan eskainitako aukeren artean hautatu lehenbizikoa eta oharrak atalean zure lanpostua adierazi.

Nola eta noiz

Urriaren 14an, 11:00-13:00 Microsoft Teams bidez.

Nori zuzenduta

  • Ingelesa, matematika eta gorputz hezkuntza, lehen (bereziki, baina bigarren hezkuntzakoek ere ezagutza erabilgarria lortu dezakete) hezkuntzako irakasleak.
  • Ikastetxeetako zuzendariak.
  • Mugiment egitasmoko sustatzaileak.

Hizkuntzak

Euskara eta ingelesa.

Edukia

Izen ematea

  • Doakoa.
  • Gehieneko toki kopurua bete arte (300).

Berritzegune nagusiaren esteka honetan klik eginez.

Euskadi, auzolana