Oñatiko Udalak POZ orientazio zerbitzua 4 urterako lotu du

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Oñatiko Udalak POZ orientazio zerbitzua 4 urterako lotu du

Oñatiko ohitura osasuntsuen orientazio zerbitzua ekainaren 8an jarri zen berriz ere martxan COVID-19ak eragindako etenaldia eta gero. Hala ere, berrikuntza garrantzitsu batekin egingo du: Udalak zerbitzuaren esleipena urte baterako lotu du, beste 3 urtez luzatzeko aukerarekin.

Orientatzailea Jokin Atxaga oñatiarra izango da eta 9 ordu eskainiko dizkio astero POZ ekimenari zerbitzuaren helburuetara iristeko:

  • Oñatiarren artean bizi ohitura aktiboagoak eta dibertigarriagoak sustatzea.
  • Oñatiarren bizitza-portaeren aldaketa eragitea, sedentarismotik bizitza aktibora pasatzea.
  • Prebentzioa (ohitura osasuntsuetan hezi).
  • Interbentzio zuzena bizitza portaerak hobetzeko.

Erronka eta proiektu berri eta interesgarri batzuk ere izango ditu esku artean, hala nola, nerabeen sentsibilizazioa, osasun mentaleko profesionalekin elkarlana edota Donostiako onkologikoaren ikerketan parte-hartzea. 

Onena opa dizuegu, Jokini eta POZ ekimenan parte hartzen ari zareten guztioi!

Euskadi, auzolana