Urtarrilaren 27an, Euskadi Koordinazio bilera Lakuan

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Urtarrilaren 27an, Euskadi Koordinazio bilera Lakuan

Urtero Mugiment sustatzaile direnekin 2 bilera egiten ditugu.

Hurrengo bilera, datorren urtarrilaren 27an izango da Lakuan, 10:00etatik 12:00etara.

Beti bezala, gai-zerrenda hemen dago ikusgai eta edozer gehitu nahiko bazenute, dokumentua irekia daukazue zuen ekarpenak egiteko. Beste gai batzuen artean, 2019 urteko ebaluazioa eta 2020 urteko asmoak aurkeztuko ditugu.

Mesedez, zuen parte hartzea aurrez konfirmatzea eskertuko genizueke mugiment@mugiment.eus helbidera mezu bat bidalita.

Bertan ikusiko dugu elkar!

Euskadi, auzolana