Adinekoen nazioarteko eguna Ermuan

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Adinekoen nazioarteko eguna Ermuan

Ermuko Udalak ekitaldi sorta antolatu zuen adinekoen nazioarteko egunaren bueltan. Zahartze aktiboa eta osasuna izan zen aukeratutako leloa.

Bi hitzaldiren bitartez, elikadura osasuntsua eta oinez ibiltzeko alderdi garrantzitsuak aztertu zituzten, Mireia Alberdi nutrizionista eta Kepa Lizarraga kirol medikuaren eskutik.

Era berean, 2 ibilaldi antolatu ziren, gosari osasungarriak barne. Lehena 4 kilometrokoa, Errege Bidean barrena; bigarrena 8,5 kilometrokoa, Ermua eta Mallabiko ermiten bidetik. Ibilaldi bakoitzean 35 lagunek parte hartu zuten.

Urrian Emakumeen Topaguneko ahalduntze-eskaintzan tailer bat egongo da, eta, bertan, hainbat urte gehitzean edo zahartzean pertsonengan izaten diren ondorio fisikoak eta sozialak aztertuko dira.

Hemen gehiago jakiteko.

Euskadi, auzolana