Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC Álava) jarduera fisikoa sustatzen du

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC Álava) jarduera fisikoa sustatzen du

AECC ÁLAVAk Ibilbide Osasungarrien jarduera berri bat hasiko du Gasteizen, herritar guztientzat irekia, jarduera fisikoa sustatzeko eta bizi-ohitura osasungarriak lortzeko.

Lehen fasean, apirilean, programatutako irteeren lehen pilotu bat egingo da:

  • Osteguna, apirilak 8, 16:30etatik 18:00etara. Salburuako arkaute urmaelean.
  • Asteartea,apirilak 13, 10:30etatik 12:00etara. Armentiako basoaren pasealekua.
  • Osteguna, apirilak 22,16:30etatik 18:00etara. Zabalganako erkamezti basoan.

Maiatzetik aurrera, irteerak astearteetan 10:30etatik 12:00etara eta ostegunetan 16:30etatik 18:00etara izango dira. Irteera bakoitzaren hasiera puntu ezberdin batetik izango da; izan ere, hilean zehar ibilbide desberdinak egingo ditugu, aldatu eta espazio desberdinetatik ibiltzeko, gehienak, eraztun berdetik (Salburuako arkaute urmaela, Salburuako betoño urmaela, Zabalganako erkamezti basoa, Armentiako basoaren pasealekua eta hiriaren erdialdeko almendraren ibilbidea).

Ekimenaren helburu orokorrak hauek dira:

  1. Gasteizen jarduera fisikoa areagotzea.
  2. Bizitza aktiboa izatea erraza izan dadila hiriburuan..
  3. Osasun arloan harreman komunitarioak sustatzea.

Helburu espezifikoak dira:

  1. Kofinamenduaren ondoren bizitza aktiboa sustatzea.
  2. Osasunaren sustapenenako ekintza komunitarioetan parte hartzea.
  3. Gure onuradunei denbora libre aktibo bat izateko aukera eskeintzea.

Bizi dugun osasun egoera dela eta, ekintza hauetan parte hartzeko ondorengo betebeharrak kontuan izan behar dira (Osasun Sailak adierazitako neurriak):

  • Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Ekintza hasi aurretik eskuak garbitzea beharrezkoa da.
  • Partaideen artean segurtasun distantzia mantentzea gomendatzen da.
  • Ezin da ezer elkarbanatu: ur botilak, kantinplorak…

Izen-ematea https://www.aecc.es/es/sobre-nosotros/donde-estamos/sede-alava webgunearen bidez egingo da edota 945263297 telefonoan.

Elkarteko gainontzeko zerbitzu guztietan bezala, talde hauetan parte-hartzea doakoa da. Ibilaldi osasungarriak AECCko profesional eta boluntarioen eta Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntzarekin eramaten dira aurrera 

Hemen informazio gehiago.

Euskadi, auzolana