AtxabaltaMugi!: 2020ko memoria

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - AtxabaltaMugi!: 2020ko memoria

AtxabaltaMugi! orientazio zerbitzua Ibarra kiroldegiko bulegoan eta Aretxabaletako osasun zentroan eman dira, astean 8 orduz. Hau bere lanaren laburpen orokorra:

Ikastaroak

Bi ikastaro eskeini dira kiroldegiko instalakuntzetan. Kiroldegiko gainontzeko ikastaroetatik bereizteko, ikastaro hauek tarifa bereziak dituzte eta baldintza jakin batzuk bete behar dira izena eman ahal izateko. Baldintza horien artean garrantzitsuena da AtxabaltaMugi! egitasmoko ohiko erabiltzaile izatea.

  • KOI (Koordinazioa, Oreka eta Indarra)
  • Yoga

Ibilaldi osasungarriak

Aurreko urteetan Basotxo elkartearekin batera ibilaldi osasungarriak antolatu baziren ere, 2020 urtean, ibilaldi hauek bertan-behera utzi behar izan ditugu.

Nerabeak eta AtxabaltaMugi!

Aretxabaletako nerabeen artean jarduera fisikoa sustatzeko asmoz, herriko ikastola eta eskola publikoa inplikatu nahi izan dira. Horretarako, 2019an egin bezala, Kurtzebarri eskolako eta Arizmendi ikastolako DBH 4. mailako 108 ikasleei zuzendutako proiektua prestatu bazen ere, azkenean ezin izan zen aurrera eraman pandemia dela eta.

Tailerrak

Ondoko tailerrak egin dira:

  • Elikadura tailerrak.
  • Adinekoen erorketak prebenitzeko tailerra.
Euskadi, auzolana