Azelerometria ikerketaren lehen neurketak

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Azelerometria ikerketaren lehen neurketak

EAEko haur eta nerabeen jarduera fisikoaren eta sedentarismoaren mailari buruzko ikerketa datozen bi ikasturtetan zehar luzatuko den proiektua da. Datu bilketa garrantzitsua eta erronka potoloa aldi berean. Pandemiak ere ez du laguntzen. Hala ere, ikasturte honetako lehen hiruhilekoan 100 neurketa baino gehiago egin ahal izan dira honako ikastetxeetan: Arizmendi Ikastola (Eskoriatza), Ganivet Herri Ikastetxea (Gasteiz), Carmelitas Sagrado Corazón (Gasteiz), Zaraobe Institutoa (Amurrio), Ekialde (Gasteiz), Aresketa Ikastola (Amurrio), Ikasbide (Bilbao).

Datozen hilabetetan neurtzen jarraitzeko beste ikastetxe askoren baieztapena ere jaso da: Zabaleko (Amurrio), Laudio Ikastola (Laudio), Lakuabizkarra (Gasteiz), Mendialdea (Kanpezu), La Salle (Eibar), Eibar BHI (Eibar), Elgoibar Ikastola (Elgoibar), Ugaro (Legorreta), Oianguren Institutoa (Ordizia), Pio Baroja (Irun), Ama Guadalupekoa (Hondarribia), Zurbaranbarri (Bilbao), Ignacio Ellacuría Zurbaran (Bilbao), Axular (Santurtzi), Etxebarri (Etxebarri), Maristas (Bilbao), Artaza-Romo (Leioa), Jesuitak Indautxu (Bilbao), Rekaldeberri (Bilbao).

Zerbait azpimarratu behar bada da gorputz hezkuntza irakasleen inplikazioa eta gaztetxoenen ilusioa eta harrotasuna eskumuturrekoa eramateagatik.  

Eskerrik asko ikerketan laguntzen ari zareten haur, gazte, guraso eta ikastetxe guztiei!

Euskadi, auzolana