Azterlan batek helduen funtzionaltasunaren gaineko osasuna hobetzeko programa baten onurak erakusten ditu

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Azterlan batek helduen funtzionaltasunaren gaineko osasuna hobetzeko programa baten onurak erakusten ditu

Bilboko Udaleko Adinekoentzako Osasun Programan sartuta dauden 60 urtetik gorako 1.923 pertsonek parte hartu dute Euskal Autonomia Erkidegoko helduei eta adineko helduei Short Physical Performance Battery (SPPB) delakoaren erreferentzia-balioak ematea helburu duen azterlan batean.

Bilbon, jarduera fisikoaren programa astean bitan eman zen gutxienez 12 astez, 50 minutuko saioekin, eta emaitzen arabera, osasuna hobetzeko programa batean parte hartzen duten pertsonek adin-tarte bereko biztanleria orokorrak baino funtsionaltasun hobea izan dezakete.

Azkenik, aipatu behar da osasun-arloko profesionalek gaur egun hauskortasuna modu eraginkorragoan detektatzeko dituzten aurkikuntzak gorabehera, horietako asko oraindik ez direla praktika klinikora itzuli, eta, beraz, SPPB erabiltzeak irizpide kliniko bat eman diezaiekeela osasun-langileei gaixotasuna garaiz detektatzeko.

Azterlan osorik ikusi nahi baduzu, sakatu hemen.

Euskadi, auzolana