Berantevillako adinekoak eta aktiboak programa

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Berantevillako adinekoak eta aktiboak programa

Berantevillako Udalak, Arabako lurralde historikoko txikienetako bat (500 biztanle baino gutxiago), adinekoak eta aktiboak programa jarri zuen martxan 2019an.

Programaren helburua 65 urtetik gorako pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, ahalik eta denbora gehien bizi eta osasuntsu egon daitezen.

Lehenik eta behin, talde sustatzaile bat sortu zen, honako hauek osatua: gizarte-langilea, osasun-zentroko medikua eta erizaina, kultura-teknikaria, gizarte-ongizateko zinegotzia eta alkatea.

Udalerriko adinekoek zituzten beharren eta gabezien azterketa sakon bat egiteko beharra ikusi zen, maila kognitiboan zein fisikoan. Enpresa espezializatu bat kontratatu zen Balorazio Integral Soziosanitarioa egiteko. Horrela, modu pertsonalizatuan identifikatu ahal izan zen nola mantendu edo hobetu adineko pertsonen bizi-kalitatea.

Balorazioan 31 pertsonak parte hartu zuten eta lortutako emaitzekin bi talde sortu ziren: bata kognitiboa eta bestea fisikoa. Programan, azkenik, 10 pertsona sartu ziren.

Saio bakoitza desberdina da eta hainbat eremutako profesionalek parte hartzen dute, saio bakoitzean landu beharreko gaiaren arabera (erizaintza, gizarte-lana, psikologia, etab.). Saio bakoitzaren amaieran, pertsona bakoitzaren balorazioa egiten da.

Pandemiak ez du programa gelditu, baina egoera berrira egokitu behar izan da. Horregatik, taldeak banatu egin dira, eskaintzen jarraitu ahal izateko.

2021eko azken hiruhilekorako, pandemiaren baldintzek aukera ematen badute, helburua da jarduera horiek eta bestelakoak antolatzen jarraitzea, adinekoek eta aktiboek baldintza onenetan jarrai dezaten.

Euskadi, auzolana