Bizkaiko Foru Aldundiak kalistenia, parkour eta parke bioosasungarrien programak abian jarri ditu

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Bizkaiko Foru Aldundiak kalistenia, parkour eta parke bioosasungarrien programak abian jarri ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak bizkaitarren artean jarduera fisikoa sustatzeko kalistenia, parkour eta parke bioosasungarrien programak martxan jarri ditu.

Urte honetan Aldundiak aire zabaleko jarduera fisikoaren aldeko apustua egingo du, udalerri askotan dauden azpiegiturak aprobetxatuz: parke bioosasungarriak, kalisteniako parkeak eta parkour-trikimailuak egiteko kaleko baliabide propioak.

1. Parkour eta kalisteniako programak masterclass-ak eskaintzen ditu hasiberrientzat eta jadanik ari direnentzat.

2. Parke biosasungarrien programa 8 dinamizazio-saiok osatuko dute maiatza, ekaina, iraila eta urria bitartean. Guztira, 22 udalerritako parke osasungarriak dinamizatuko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen.

Euskadi, auzolana