Donostialdea ESIko errehabilitazio-zerbitzuaren eta orientazio zerbitzuen arteko lankidetza

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Donostialdea ESIko errehabilitazio-zerbitzuaren eta orientazio zerbitzuen arteko lankidetza

Askotan, errehabilitazio-zerbitzuetan errehabilitazio ibilbidea amaitu ondoren, bertan ikasi dituzten ariketak egiten jarraitzeko leku egokirik eta motibaziorik ez duten pazienteak daude. Horietako askok motibazioa galdu eta jarduera fisikoa egiteari uzten diote eta, ondorioz, haien osasun-egoerak okerrera egiten du (autonomia galtzea, arrisku kardiobaskularreko faktoreen kontrol falta, erortzeko arriskua handitzea, etab.).

Ekimen honen hipotesia da errehabilitazioan alta jaso ondoren, espazio iragankor bat falta dela, alegia, herritar horiek jarduera fisikoari atxikitzen laguntzeko baliabide bat.

Donostia, Oiartzun, Usurbil, Lezo eta Pasaiako jarduera fisikoko orientazio zerbitzuek hartuko dute parte. Zerbitzu hauen heldutasun maila ikusita, une egokia da lankidetza aurrera eramateko. Proiektua ez da planteatzen errehabilitazio fasearen ordezkapen gisa, ez honen jardueraren errefortzu gisa, baizik eta hau amaitzean hasten den etapa berri bezala, hau da, komunitatean egiten den jarduera fisikoa pertsona horien eguneroko errutinetan txertatzeko laguntza bezala.

Bilatuko diren helburu nagusiak dira:

- Komunitatean, osasun-ingurunetik kanpo, jarduera fisiko erregularra egiten jarraitzea.

- Errehabilitazioan eskuratutako autonomiari eustea.

- Erorikoak prebenitzea.

- Arrisku kardiobaskularreko faktoreak kontrolatzea.

- Herritarren osasuna oro har hobetzea.

Proposatuko den jarduera mota orainarteko ebidentzian oinarrituta egongo da. Osagai-ezberdineko ariketa multzoak lehenetsiko dira, izan taldeka, izan bakarka, aire librean edo barruan, eta bi baldintza hauek aintzat hartuko dira beti: ariketa errazak izatea eta ekonomikoki eskuragarria suertatzea.

Emaitzen berri izan bezain laster, beste blog sarrera bat utziko dizuegu.

Euskadi, auzolana