Erronka berriak!

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Erronka berriak!

Covid-19ak eragindako ezohiko ikasturte batean murgilduta dago Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzua. Hala ere, jakin badaki jarduera fisikoa osasunerako eta pertsonen garapen egokirako ezinbestekoa dela, eta, jarduera fisikoa eta kirola ez direla arazo pandemia honetan; aitzitik, konponbidearen parte direla, zalantza izpirik gabe. 

Hori dela eta, Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuak, Covid-19aren aurrean jarduteko protokolo zehatz bat jarraituz eta osasun berme guztiak betez, ikasle zein langileei unibertsitateko egunerokotasunarekin bateragarria izan dakiekeen kalitatezko jarduera programa eskaini die. Unibertsitatean bertan, aukera izan dezaten jarduera ezberdinetan trebatu, sozializatu eta disfrutatzeko. 

Pantailak eta plataforma digitalak gizartearen aliatu nagusi bihurtu diren honetan, unibertsitateko komunitatean bizimodu aktibo eta osasuntsua sustatzeko asmoz, zenbait ekimen birtual eskaini dituzte: nor bere kabuz kirola egiteko aholku eta klase birtualak youtube kanalean, online ikastaroak, ikasle zein langileei zuzendutako online bidezko entrenamendu pertsonal eta indibidualizatuak, erronka birtualak… besteak beste, eta ezin aipatu gabe utzi azken honek izan duen arrakasta, zeina aurrera eraman ahal izateko strava plataforma erabili duten. 

Plataforma honetan, Mondragon Unibertsitateko kluba sortu zuen, eta bertako kide egin behar izan dira lehian parte hartu nahi izan dutenak. Urtarrileko erronka honakoa izan zen: hilabete osoan 30 minutuko 8 jarduera erregistratzea. Kluba osatzen duten 420 pertsonetatik 194k lortu zuten erronka gainditzea, ia erdiek.Guztiek erronka betetzea lortu ez bazuten ere, klub osoaren artean (klubeko partaide guztien artean) 3.085 jarduera, 5.331 ordu eta 226.280km burutu zituzten. Erronka bete zutenen artean Mondagon Unibertsitateko bizikleta maillota eta running kamiseta zozketatu dituzte. 

Maiatza arte erronka birtualekin jarraitzeko asmoa daukate, hilero desafio desberdinak proposatuz eta erronkak betetzen dituzten partaideen artean zenbait opari zozketatuz. Zenbat jarduera, ordu eta kilometro pilatuko dituzte ikasturte bukaerarako?

Euskadi, auzolana