Eskola bideak pandemia egoeran

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Eskola bideak pandemia egoeran

COVID-19-ak umeen egunerokotasunean eragina izan duten eta duten aldaketa asko ekarri ditu gizartera. Osasun krisia kontrolatzeko, hainbat murrizketa egin dira, mugikortasunean zein harremanei dagokienean. Hainbat arlotako profesionalek ohartarazi dutenez, hala nola, osasun profesionalek, pediatrek, psikologoek eta hezitzaileek, egoera honek kalte egin diezaieke adingabeei, bai  ikuspuntu fisikotik, bai emozionaletik ere. Euskal Herrian ere, egoera berezi honek  eragindako ondorioak arlo akademikoan, emozionalean eta sozialean aztertu dira.  Normaltasun berriak ezarritako neurrien artean, adingabeen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen duten proiektuak geldiarazi ditu. Esate baterako, Eskola Bideak (edo Caminos Escolares, Caminos Amigos, Eskolara Lagunekaz, Bizibideak…). 

Hau da dokumentu hau egiteko testuingurua, arrazoia eta abiapuntua. Bere idazketan, haurren autonomia berreskuratzeko konpromisoa partekatzen dugun  erakunde eta pertsona desberdinek parte hartu dugu, elkarlanean. Kezkez haratago, osasun komunitarioarekiko eta gure herri eta hirien garapenarekiko  interesetik. Lan hau, beraz, begirada eta ezagutza horiek elkar banatzearen  emaitza da, jakin badakigulako, gaur egun bizitzen ari garen pandemia testuinguru honetan, hamaika arrazoirengatik, lagunekin eskolara oinez  joateak inoiz baino zentzu handiagoa daukala.

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA LAGUNEKIN OINEZ  ESKOLARA JOATEA PANDEMIA EGOERAN EGON ARREN?

Txostena irakurri nahi baduzu hemen sakatu.

Euskadi, auzolana