Jolastoki Aktiboak: eskoletako jolastokiak eraldatzeko tailerra online

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Jolastoki Aktiboak: eskoletako jolastokiak eraldatzeko tailerra online

Osasun Sailak, Hezkuntza Sailarekin koordinatuta, eskola-patioak eraldatzeko proiektuak pentsatzen, diseinatzen eta praktikan jartzen laguntzeko tailer bat antolatu du.

Jolastoki Aktiboak bi saioko tailerra da eskola-komunitateari zuzendua jolasguneak eraldatzen laguntzeko eta jolasa, jarduera fisikoa eta ikaskuntza sustatzeko leku aktiboago eta egokiagoak bihurtzeko helburuarekin, genero-berdintasuna, aniztasunarekiko errespetua eta naturarekiko harremana sustatzen diren bitartean. 

TIPI kooperatibak dinamizatutako saio horien bidez, tresna praktikoak eskuratu ahal izango dira, banakako laguntza emateaz gain, eskola-komunitate bakoitzaren behar eta gaitasun espezifikoei erantzungo dien proiektu berritzaile bat garatzeko. 

Tailerra proiektua diseinatu eta baliabide ekonomikoak bilatu aurreko urratsa da, bai Osasun Saileko Guraso Elkarteei eta irakaskuntza-kooperatibei ikasleen artean jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak garatzeko laguntzen lerroaren bidez, bai beste iturri batzuen bidez.

Eskola-patioak, ikasteko espazio inklusiboak izateaz gain,  jolasa sustatzeko leku egokiak bihurtzea Euskadiko haur-obesitatea prebenitzeko estrategiaren (SANO) barruko jarduera-ildoetako bat da. Estrategia horren helburuen artean jarduera fisikoa sustatzea eta ikastetxeetan sedentarismoa murriztea daude.

PROGRAMA

1 EGUNA | Espazioa eraldatzeko erronkak eta estrategiak | Ekainak 14 |  17.30etatik 19.30etara

  • Jolastokien dinamikak eraldatzeko erronkak eta estrategiak: jokoa, genero berdintasuna, naturarekiko harremana eta ikaskuntza sustatzeko. 
  • Espazio eta proiektuen adibideak. 

2 EGUNA | Espazioa eraldatzeko prozesua eta ekintzak | Ekainak 16 | 17.30etatik 19.30etara

  • Proiektua komunitatean lantzeko ikuspegiak: parte-hartze proiektua, diseinu parte-hartzailea edo prozesu komunitarioa. Klabeak eta adibideak. 
  • Proiektua lantzeko tresnak: ekintzak, metodologiak, parte-hartzea sustatzeko dinamikak, lankidetzako diseinua eta erabaki hartzea.

* Saioak grabatuko dira eta eskuragarri egongo dira aste betez zentro bakoitzeko parte-hartzen duten pertsonek ikus ditzaten. 

* Ikastetxe bakoitzeko pertsona bakarra zein taldeka etorri ahal izango dira. 

Izena emateko galdetegia, ekainaren 11ra arte hemen.

Hemen jatorrizko informazioa.

Euskadi, auzolana