Konfinatuta zaudetenontzat baliabideak

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Konfinatuta zaudetenontzat baliabideak

SARS-CoV-2 gaitzak gure artean jarraitzen du. Seigarren olatuak bete-betean jo ditu haurrak eta ondorioz, familia ugari konfinatuta daude.

Azpimarratu nahi dugu berriz ere jarduera fisikoaren garrantzia, ez soilik koronabirusari aurre egiteko, baizik, orohar pertsonen ongizatean duen eraginarengatik.

Sarrera honen bitartez, duela hilabete batzuk argitaratu genituen hainbat baliabide errekuperatu nahi ditugu konfinatuta zaudetenontzat.

Hemen aurkituko duzue bilduma osoa.

Bestalde, etxean dauden haurrei zuzenduta Gipuzkoako Aldundiak ere baliabideak argitaratu ditu. Nabarmentzekoa da Tele Eskola Kirola.

Zaindu zaitezte!

Tag-ak