Mugi Azkoitia prentsaurrekoa

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia-Mugi Azkoitia prentsaurrekoa

Mugi Azkoitiak 21-22 ikasturtearen aurkezpena egin du. Sonia Vázquez kultura zinegotziak esan bezala, gaurkoarekin Azkoitiko Udalak jarduera fisikoaren sustapenarekin duen konpromisoa berretsi nahi izan du.

Ekimen hau Azkoitiko herritar guztiei zuzenduta dago, eta Osasun Publikoko teknikari den Elena Tolosak aipatu bezala ikuspegi komunitario batetik ulertu behar da, lankidetzan eta sarean egindako ahaleginaren emaitza baita.

Ania Subinas orientatzaileak adierazi du herritar guztientzat zabalik dagoela orientazio zerbitzua, bereziko aktibo izateko laguntza behar dutenentzat.

Hurrengo batean Tipi-Tapa edo ibilaldi osasungarrien berri emango duela ere aurreratu du Aniak.

Hemen aurkezpenean bildutako argazkiak.

 Eta bukatzeko Twitter-en egin dugun jarraipena.

Zorionak Azkoitiko Udalari!

Euskadi, auzolana