Mugi Azkoitia

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Mugi Azkoitia

Mugi Azkoitia da Azkoitian jarduera fisikoa sustatzeko estrategia. Azkoitiko udal kirol zerbitzuaz gain, proiektuaren sustatzaile dira udaleko gizarte zerbitzuak, osasun zentroa (Osakidetza) eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza.

Ania Subinas izango da hemendik aurrera Mugi Azkoitia ekimeneko teknikaria. Azkoitiko jarduera fisikoko orientatzailea izango da eta ekimenaren bueltan antolatzen diren jarduerak gidatuko ditu. 

Jarduera fisikoko orientazio zerbitzuaren ordutegia ondokoa izango da:

  • Asteartetan, kultur etxean, 9:00-13:00 eta 15:00-19:00.
  • Asteazkenetan, osasun zentroan, 9:00-13:00.
  • Ostegunetan, kultur etxean, 9:00-13:00 eta 15:00-19:00.

Harremanetan jartzeko:

  • Telefonoa: 688763963
  • Eposta: koz@azkoitia.eus

Animo Ania erronka berriarekin!

Euskadi, auzolana