Mugiment egitasmoak 100 sustatzaile

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Mugiment egitasmoak 100 sustatzaile

Sustatzaile berriak batzen ari dira Mugiment egitasmora eta aste honetan ehunera iritsi gara. Jarduera fisikoaren sustapenean lanean ari diren 100 erakunde.

Gogoratu parte hartzea irekia dela, izan erakunde publiko zein pribatu. Gizarte aktiboa lortzearen alde lanean ari diren eragile orok parte har dezake egitasmoan, Mugiment sustatzaile bihurtuz. Bi baldintza bakarrik bete behar dira:

  • Gizarte aktiboa lortzeko lagungarriak izan daitezkeen ekimenak sustatu behar ditu erakundeak (24 orduko mugimenduaren edozein aukera landuz: jarduera fisikoa, sedentarismoa edota loa). Ekimen hauetako batzuk izan daitezke esaterako, orientazio zerbitzuak eta sareak edota Kiroltxartela Mugiment.
  • Mugiment sustatzaile bihurtu nahi dutela guri adierazi.

Mugiment sustatzaileei gomendatzen zaie Mugiment egitasmoaren sustatzailea direla publikoki erakustea. Hau egin daiteke modu orokorrean (esaterako erakundearen web gunean Mugiment logoa erakutsiz) edo sustatzen dituen ekimenetako informazioan horrela adierazita.

Gure ateak irekita dituzue! mugiment@mugiment.eus

Euskadi, auzolana