Mugiment sustatzaile izateko baldintza berriak

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Mugiment sustatzaile izateko baldintza berriak

Euskal gizarte aktiboa lortzeko ezinbestekoa da Mugiment sustatzaileek egiten duten lan guztia. Ahalik eta sustatzaile gehienei proiektuarekiko atxikimendua errazteko, bete beharreko baldintza berriak aurkezten ditugu:

  • Gizarte aktiboa lortzeko lagungarriak izan daitezkeen ekimenak sustatu behar ditu erakundeak (24 orduko mugimenduaren edozein aukera landuz: jarduera fisikoa, sedentarismoa edota loa). Ekimen hauetako batzuk izan daitezke esaterako, orientazio zerbitzuak eta sareak edota Kiroltxartela Mugiment.
  • Mugiment sustatzaile bihurtu nahi dutela guri adierazi.

Beste aldetik Mugiment sustatzaileei gomendatzen zaie Mugiment egitasmoaren sustatzaile direla publikoki erakustea. Hau egin daiteke modu orokorrean (esaterako erakundearen webgunean Mugiment logoa erakutsiz) edo sustatzen dituen ekimenetako informazioan horrela adierazita.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Mugiment sustatzaileei gizarte aktiboa lortzeko egiten duten lanagatik. Oraindik sustatzailea ez bazara Mugiment egitasmoan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Euskadi, auzolana