Osasuna sustatzeko jarduketak burutzeko dirulaguntzak 2021

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Osasuna sustatzeko jarduketak burutzeko dirulaguntzak 2021

AGINDUA, 2021eko ekainaren 29koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2021eko ekitaldiko dirulaguntzak emateko deialdiko oinarriak, Euskal Autonomia Erkidegoko tokian tokiko parte-hartze komunitarioko prozesuen esparruan garatzen diren osasun-sustapeneko jarduketak egiteko.

Agindu honen xedea da EAEko toki-erakundeentzako, toki-erakunde autonomoentzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako laguntza ekonomikoak deitzea, tokiko ekintza komunitarioa indartzeko eta, 2021ean, osasun-sustapeneko proiektuak garatzeko, zeinek, helburu komunitarioak izanda, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuten baitiete.

Guztira 250.000 (berrehun eta berrogeita hamar mila) eurokoa izango da adierazitako jarduketetarako aurrekontu-zuzkidura.

Laguntza hauen xedea honako hauek finantzatzea da 2021ko ekitaldian: 

  1. a) Jendarteak parte hartzeko prozesuak sortzeko edo dinamizatzeko ahaleginak, prozesuaren helburua baldin bada osasuna tokian toki sustatzeko ekintzak eta estrategiak lehenetsi, planifikatu eta garatzea. 
  2. b) Osasuna sustatzeko jarduketak, zeinek, helburu komunitarioak izanda, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuten baitiete eta parte-hartze komunitarioko prozesuen esparruan garatzen baitira. 

Parte-hartze komunitarioko prozesua egitura inklusibo eta parte-hartzaile gisa definitzen da, eta komunitateko hainbat eragile biltzen ditu, hala nola administrazioak, hainbat esparru edo sektore (hezkuntza, gizartea, osasungintza, kultura, ekonomia...) eta herritarrak, gizarte-erakundeak barne, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuteko xedearekin.

Proiektu bakoitzeko, eskabide bat aurkeztu behar da eta eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Euskadi, auzolana