Course navette audioa euskeraz

Argitalpen-data: 

course navette irudia

Course-navette edo Léger testa Luc Légerrek sortutako proba bat da. Parte hartzailea, 20 metroko distantziara dagoen lerro batetik bestera mugituko da eta noranzko-aldaketa egingo du, pixkanaka bizkortzen joango den soinu-seinale batek adierazitako erritmoan. Hasieran, abiadura txikia izango da, baina poliki eta etengabe handituko da minuturo. Bere helburua markatutako erritmoa ahalik eta denbora luzeenean jarraitzea izango da. Parte hartzaileak proba eten duen momentuak markatuko du zein den pertsona horren gaitasun aerobikoa. 

Proba honen helburua da gaitasun aerobikoa neurtzea eta lehentasunezko alpha fitness bateriaren parte da. Audioa Eusfit Mugiment sasoi fisikoaren monitorizazio sisteman parte hartuko duten irakasleentzat egokitu dugu eta euskaraz entzun ahal izango da. 

Deskargatu hemen audioa.