Jarduera fisikoko orientazio zerbitzuak: deribazioak ikastetxeetatik

Argitalpen-data: 

deribazioak ikastetxeetatik

Orientazio zerbitzuen indargune handiena da jarduera fisikoaren eta osasunaren arloen arteko lankidetza eta koordinazioa. Emankorra ari da izaten elkarlana txosten honetan adierazten den bezala.

Hala ere, zerbitzu hauetako erabiltzaileen batez besteko adina 60 urtetik gorakoa da eta jarduera fisikoari dagozkion ohiturak barneratzeko bizitzako arorik aproposena haurtzaroa eta gaztaroa dira. Neurozientziaren alorreko ikerketek horrela adierazten dute.

Eusfit Mugiment ekimena martxan da ere. Baina ume eta gazteen sasoi fisikoaren jarraipenarekin batera beharrezkoa da ahultasunak identifikatzen diren eremuetan irtenbideak planteatzea. Aurkezten dugun proposamen hau hori egiteko saiakera da.

Helburua da ikastetxe eta orientazio zerbitzuen artean zubiak eraikitzea, jarduera fisikoa egiteko zailtasunak dituzten haur eta gazteei aukera berriak irekitzeko. 

Orientazio zerbitzuetako teknikari askok eskatu diguten baliabidea da. Lehen bertsioa da, guztion artean osatuko duguna, baina lehen urratsa izan dadila orientazio zerbitzuen eta ikastetxeen arteko lotura eraginkorra artikulatzeko.