Blog

Osasuna (eta jarduera fisikoa) sustatzeko dirulaguntzak 2022

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

irudia osasun saila dirulaguntza 22

AGINDUA, 2022ko abuztuaren 30ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2022ko ekitaldiko dirulaguntzak emateko deialdiko oinarriak, Euskal Autonomia Erkidegoko tokian tokiko parte-hartze komunitarioko prozesuen esparruan garatzen diren osasun-sustapeneko jarduketak egiteko.

Agindu honen xedea da EAEko toki-erakundeentzako, toki-erakunde autonomoentzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako laguntza ekonomikoak deitzea, tokiko ekintza komunitarioa indartzeko eta, 2022an, osasun-sustapeneko proiektuak garatzeko, zeinek, helburu komunitarioak izanda, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuten baitiete.

Deialdiaren zenbatekoa 250.000 eurokoa da (berrehun eta berrogeita hamar mila euro).

Laguntza hauen helburua da 2022ko urtarriletik abendura bitartean eginiko jarduketak finantzatzea; jarduera horien helburuak hauek izango dira: 

  1. a) Komunitateak parte hartzeko prozesuak sortzea edo dinamizatzea, tokiko eremuan osasuna sustatzeko ekintzak eta estrategiak planifikatu eta garatzeko. 
  1. b) Osasuna sustatzeko jarduerak, komunitatearen beharrizanak edo intereseko gaiak badituzte xede, eta komunitateak parte hartzeko prozesuen barruan garatzen badira. 

Parte-hartze komunitarioko prozesu bat egitura inklusibo eta parte-hartzaile bat da, eta komunitateko hainbat eragile biltzen ditu, hala nola administrazioak, hainbat esparru edo sektore (hezkuntza, gizartea, osasungintza, kultura, ekonomia...) eta herritarrak, gizarte-erakundeak barne, komunitatearen beharrizanei, asmoei, arazoei edo bere interesekoak diren gaiei erantzuteko xedearekin.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.