AktibaTuEskola

Argitalpen-data: 

aktibatu eskola

AktibaTuEskola sedentarismoaren aurkakako eta ariketa fisikoa egitearen onurak ezagutzeko ikastetxeetan lantzen ari den proiektu bat da. Oraingo honetan DBH 4. eta Batxilergo 1go mailako Bilboko 4 ikastetxek parte hartu zuten, 169 ikasle guztira.

Ekimen honek bi atal ezberdin izan zituen. Lehen saioa, saio teorikoa izan zen ikastetxean eman zena. Bertan sedentarismoaren kalteak, jarduera fisikoaren onurak, pantailen gehiegizko erabilpenaren arazoak, Bilbon aire librean ariketa fisikoa egiteko dauden aukerak, kalistenia zer den eta non egin daitekeen eta Bilbao Osasun Parkeen aplikazioa ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek.

Bigarren saioa ordea, saio praktikoa izan zen. Ikastetxetik hurbilen dagoen kalistenia parkean egin zuten. Saio honetan kalisteniako hastapen saio bat egiteko aukera izan zuten Bilbao Osasun Parkeak app-a erabiltzen.

Tailerrak harrera oso positiboa izan zuen parte-hartzaileen artean, 10etik 8,48 puntuazioa eman baitzioten.