Espainiako kirol-ohiturei buruzko inkesta 2022

Argitalpen-data: 

encuenta habitos 2022 irudia

Kultura eta Kirol Ministerioak eta Kirol Kontseilu Gorenak, INEekin elkarlanean, 2022ko Espainiako Kirol-Ohiturei buruzko Inkesta argitaratu dute.

Inkestak jarraipena ematen dio beste edizio batzuetan egindako lanari, baina kontuan hartu behar da, aurreko edizioan, 2020an, COVID-19aren ondorioz suertatuako egoerak, laginaren zati handi bat lortzea eragotzi zuela, eta, beraz, hasierako proiektuan aurreikusitako eta aurreko edizioan eskuragarri zeuden zenbait banakapen ezin izan zirela sartu. Garrantzitsuena ezin izan zela erkidegoen araberako desagregaziorik islatu.

Erreferentziazko inkesta da aspalditik, eta merezi du emaitzak aztertzeko tarte bat hartzea. Ziur baliagarriak zaizkizuela jarduera fisikoa sustatzeko!