Ikasleen jarduera fisikoa sustatzeko laguntzak 2023-2024

Argitalpen-data: 

Agindu honen xedea da laguntza ekonomikoak iragartzea EAEko elkarte eta kooperatibek jarduera fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako partaidetza-proiektuak garatzeko 2022-2023ko ikasturtean zehar, ikasleen osasuna eta autonomia hobetzeko.

Laguntza horien xedea da 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era egiten diren jarduketa hauek finantzatzea:

  1. Parte hartzeko proiektuak gauzatzea eskola-bideak sortu eta dinamizatzeko, hiri-espazioek mugikortasun aktibo eta segururako eskaintzen dituzten aukerak baliatuz. 

Eskola-bidetzat joko dira ibilbide zehatzak, aurrez ezarriak eta markatuak, eskola-umeek erabil ditzaketenak ikastetxeetako joan-etorriak modu aktiboan (oinez, gurpil-oholez, bizikletaz eta antzekoak erabiliz), seguruan eta autonomoan egiteko, eta, hala, espazio publikoaren erabilera eta gozamena berreskuratzeko.

  1. Parte hartzeko proiektuak gauzatzea, ikastetxeetako jolastokiak ikasteko, jolasteko eta mugitzeko espazio inklusibo bihurtzeko eta/edo dinamizatzeko, baita kalitatezko harremanak eta esperientziak eraikitzeko ere, eskola-ordutegian zein hortik kanpo, berdintasunean eta kultura, etnia, adin, sexu, desgaitasun eta bestelako aniztasunarekiko errespetuan oinarrituta eta ikasleen eta haien familien behar eta interesetara egokituta.

Proiektu horiek beharko dute:

1) Ikastetxeko ikasle guztien jolas-aukerak, jarduera fisikoa eta elkarbizitza handitu. 

2) Neskek jarduera fisikoa egitea berariaz sustatu, jarduera-ezaren ratioa handiagoa baita kolektibo horretan.

3) Mugimendua eta jolas aktiboa sustatu ikasle helduenen edo bigarren hezkuntzako ikasleen artean, adin-tarte horretako sedentarismorako joera saiheste aldera.

c) Familian ohiko jarduera fisikoa egitea bultzatzera bideratutako jarduerak sustatzea, hala nola mendi- edo bizikleta-irteerak, ibilaldiak irristailuetan edo familian egiteko jolas-jarduerak.

Laguntzen onuradunak izango dira ikasleen guraso-elkarteak eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen irakaskuntza-kooperatiben titularrak.

Deialdiaren zuzkidura ekonomikoa berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000) eurokoa da.

Eskabide bat aurkeztu behar da proiektu bakoitzeko, eta proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du elkarte edo kooperatiba bakoitzak. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.bakoitzari eskaera bakarra onartuko zaio