Aldapa osasuntsuak

Argitalpen-data: 

Lemoako kirol eta ariketa fisikoaren astean Aldapa Osasuntsuak jarduera antolatu zuten. Jarduerak bi atal nagusi izan zituen, lehenik formazio teorikoa, eta jarraian, praktikaldia.

Formazio teorikoa nagusien elkartean eman zuten, bertan, jarduera fisikoa egitearen onurak azaldu zituzten, intentsitateak neurtzeko test ezberdinak aurkeztu eta saioa aurrera eramateko gomendioak eta segurtasun neurriak errepasatu zituzten. Garrantzi handia eman zitzaion intentsitatea egokitzeari, oinetako egokiak erabiltzeari eta lur irregularrak saihesteari.

Lan karga neurtzeko test ezberdinen erlazioa azaldu zuten, hizketa-testa, Borg-testa eta VO2max eta FCmax %.

Saioaren bigarren zatian launakako taldeetan lan egin zuten. Helburua taldeko partaide baten lan-karga ezagutzea izan zen. Horretarako, taldekide bat aldapan gora oinez zihoan eta gainerako taldekideek hizketa-testa erabiltzen zuten lan-karga baloratzeko. Jaitsiera atsedena hartzeko baliatzen zuten, eta prozesua errepikatzen zuten martxaren abiadura bizkortuz. 

Profesional baten gainbegiradarekin eta beharrezko plangintza eta progresioa egiten bada, intentsitate ezberdinetan lan egiteak onura asko dakartza.