Aro berri baten hasiera

Argitalpen-data: 

Urriaren 1ean Mugiment koordinazio bilera egin genuen gai nagusi batekin: Mugiment Ekintza Plana.

Legealdi berriarekin Mugiment egitasmoa aro berri batean sartuko da, eta horretarako, Mugiment Ekintza Plana, EAEko bizitza aktibo eta osasungarriaren plan berria, diseinatzen hasi gara. Lehen bertsioa eragile ezberdinekin adosten hasteko, eztabaidarako hasierako dokumentua aurkeztu genuen. Hasi gara lehen proposamenak jasotzen eta Planaren idazketa abian da.

Bileran parte hartu zuten Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundietako kirol zerbitzuetako ordezkariek eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako teknikariek, Mugiment egitasmoko idazkaritza teknikoko lankideekin batera.

Tag-ak