Basauri Kirolaren Europako Hiria

Argitalpen-data: 

Basauri beti izan da herri aktiboa eta parte hartzailea, eta horregatik hartu ditu jarduera fisikoa sustatzeko hainbat ekimen. Batetik, Mugiment egitasmoarekin bat eginez, eta bestetik, hainbat dinamika sustatuz Basauri Sano Bizi Tokiko Osasun Sarearen bitartez.

Ekimen honetan aspaldiko jarduerak aurki ditzazkezu, adibidez, Basauri Oinez Ibiltarien Sarea, eta aldizkako jarduerak dauzkate, hala nola, parke bio-osasungarrien dinamizazioa edo 55 urtetik gorako pertsonentzako padel ikastaroen sustapena.

Helburu nagusia pertsona inaktiboen artean jarduera fisikoa sustatzea da, jarduera oso oinarrizkoak eta eskuragarriak eskainiz, osasuna eta bizi-kalitatean irabazteko. Gainera, jarduera fisikoak parte-hartzaileei gizarteratze inklusioa hobetzen eta gozatzen laguntzen die.

Ibiltarien Sarea jende guztiari zuzendutako jarduera da. Parte-hartzaileek, asteazkenetan, udalerriaren inguruan hainbat ibilbide egiten dituzte, distantziaren eta intentsitatearen arabera. Gehienetan, 20 lagun inguru izaten dira, baina Ibiltarien Sareko WhatsApp taldean 60 parte-hartzaile baino gehiago daude. Gizonak zein emakumeak joaten dira, eta, normalean, jarduera zuzentzen duen monitore bat egoten da. Hala ere, aldi jakin batzuetan, taldea modu autonomoan dinamizatzen da, jarduera begiralerik gabe egiteko. 2020tik gaur arte, ibiltarien sareak 2.191 km egin ditu.

Urtean zehar, zenbait saio antolatzen dira parke bio-osasungarrietan, monitoreekin, herriko leku batzuetako informazio-makinen eta informazio-triptikoen erabilerari buruz irakasteko, giharren garapena sustatzeko.

Aurten, bigarren aldiz, padela sustatzeko ikastaro bat eskainiko diete 55 urtetik gorakoei, iaz harrera ona izan baitzuen. Ikastaroak bi zati izango ditu: lehenengo zatia, jarduera probatu ahal izateko doako jardunaldiak izango dira, padelarekin inoiz harremanik izan ez dutenentzat. Bigarren fase bat, prezio murriztuko ikastaroa, oinarrizko joko maila lortzeko. Bi jardueretan beharrezko material guztia sartzen da.

Basauriren beste ezaugarri bat udal kirol zerbitzuen eskaintza zabala da, MUGIMENT KIROLTXARTELAREN bidez. 2023ko azaroko txostenak kontuan hartuta, Basauriko kirol instalakuntzek 7.067 erabiltzaile jaso ditu kirol txartelari esker; beraz, zerbitzua gehien erabiltzen den herrietako bat da Euskadin, Bilbo eta Beasainen atzean.

Beste jarduera-eremu batean, nabarmentzekoa da Basaurik mugikortasun iraunkorraren alde egiten duen ahalegina, Metrominutua mapa sortu eta sustatu baitute. Mapa horrek Basauriko ohiko hainbat ibilbidetan oinez behar den denbora adierazten du.

Basauri Kirolaren Europako Hiria izendatu dute aurten, 2024an. Hortaz, asmoa da jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko jarduerak zabaltzen jarraitzea, eta basauritarren artean kirol-ohiturak sendotzea biztanleria aktiboagoa, osasuntsuagoa eta inklusiboagoa lortzeko. Horrela, lanean ari dira ikastetxeetan Eusfit Mugiment proiektuaren erabilera zabaltzeko eta Basauriko lehen arretako osasun zentroarekin lankidetza koordinatzeko. Hori lortzeko, Basauri Kirolak, bere programa eta zerbitzuen barruan, pertsona horiek bideratzen saiatuko da, beti ere beraien gaitasun fisikoak kontuan izanda, jarduera egokietara bideratuz. 

Tag-ak