Etxeko laguntza zerbitzuko langileak jarduera fisikoan gaitzeko esku-hartzeari buruzko ikerketa

Argitalpen-data: 

Lanerako erabili den hipotesia da etxeko laguntza zerbitzuko (ELZ) profesionalak prestatu eta gaitzea lagungarria izango dela etxeko paziente kronikoen funtzionalitatea mantentzeko edo berreskuratzeko.

Era berean, aztertu nahi izan da diseinatutako gaikuntza- eta prestakuntza-proposamena bideragarria ote den, kontuan hartuta bertan inplikaturiko profesionalen onarpena eta sostengua, eta parte-hartzaileen eta haien senideen gogobetetasuna.

Proiektua 2020an abiatu zen, baina, pandemia zela-eta, atzeratu egin zen eta 2021eko urrian berrabiarazi. Behin proiektuari ekin ostean, hainbat aldiz aldatu behar izan ziren epeak, ELZko lantaldeen zailtasunak eta balorazioak egiteko ardura zuen BioGipuzkoako erizainaren ahalbidea zela eta. 2023ko apirilean amaitu zen.

Emaitzak aztertzeko ondorengo dokumentua uzten dizuegu.