Ekainaren amaieran Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) txostena argitaratu zuen helduen jarduera fisiko ezaren maila globalei buruz. Txosten hau The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa honetan oinarritzen da.
Txostenaren arabera 2030rako OMEk jarritako helburuetatik desbideratuta omen goaz, eta politika eraginkorretan inbertitu gabe, mundua 2030eko helmugara iristetik urrun egongo da oraindik.
Azterketa eta ondorio interesgarriak eskaintzeaz gain, etorkizunean jarraitu beharreko funtsezko ekintzak xehetzen dira:
- Sektore arteko lehentasunezko ekintza indartu.
- Baliabideak eta ikuspegiak lerrokatu.
- Profesionalen gaitasuna hobetu.
- Fokua emakume eta adinekoengan jarri.
- Komunitateari zuzendutako komunikazio-kanpainak ezarri.
- Enplegatzaileentzako laguntzak bultzatu eta lantoki aktiboak sustatu.
Dudarik gabe, lantzen ari garen Mugiment Ekintza Plan berria sortzeko aintzat hartu beharreko jarraibideak dira.