Igorre Aktibo

Argitalpen-data: 

Igorreko Udalak, Igorre Aktibo, Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzua sortu du. 

Doako zerbitzua da eta Igorreko biztaleriaren bizi-ohitura osasungarriak sustatu eta herritarrak sedentarismoa uztera eta ariketa fisikoa egitera animatzea du helburu.

JFOZ kiroldegian kokatuta dago, eta arreta ordutegia hurrengo hau da: 

  • Astelehenetan 15:30etatik 19:30tara.
  • Asteazkenetan 10:00etatik 14:00tara.

Jon Oteo da zerbitzuko orientatzailea, eta erabiltzaileei aholkuak eta laguntza emango die jarduera fisikoari buruzko ohiturak hobe ditzaten. Bakarkako saio edota talde ekintzetan lan egingo dute. 

Hitzorduarekin lan egingo da eta hitzordua lortzeko mugikor zenbaki honetara deitu 671 71 99 73 edo jon.oteo@mugikon.com helbide elektronikora idatzi daiteke.