Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuetako teknikarien topaketa ospatu genuen ostiralean, azaroak 15, Durangon. Guztira 31 lagun bildu ginen giro ezin hobean.
Orientazio zerbitzuen inguruko gaiak jorratzeko eta urte hauetan zehar jasotako eskarmentua partekatzeko aukera izan genuen. Gai hauek landu genituen:
- Adierazleak.
- 24-25 ikasturterako formazio proposamenak.
- Orientazio zerbitzuetako esku-hartzen aurkezpenak.
Hau da erabili dugun aurkezpena
Sarea sozialen bitartez egindako jarraipena duzue hemen.
Mila esker gerturatu zineten guztioi eta Durangaldeko Mankomunitateari antolaketan laguntzeagatik!!
Emaitza ikusita datorren urtean beste topaketa bat egiteko gogoekin gaude.