LeioAktiba, JFren orientazio zerbitzu berria

Argitalpen-data: 

Leioako Udalak, LeioAktiba jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua martxan jarri du urriaren 1ean.  Doako zerbitzua da eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko eta herritarrak sedentarismoa atzean uztera eta ariketa fisikoa egitera animatzea du helburu.

Pertsona guztiei zuzenduta dago, baina, batez ere, ez-aktiboenei, eguneroko bizitzan ongizatea eta bizi-kalitatea handitzeko errutinak izan ditzaten.

Programaren ezaugarrietako bat da ibiltaria izango dela; asteartetik ostiralera Leioako hainbat puntutan kokatuko da, goizez eta arratsaldez, ahalik eta erabiltzaile gehien lortzen saiatzeko. Hemen ordutegi eta zerbitzuaren kokalekua:

  • Asteartea

11:00 - 13:00 Sabino Arana 67 (gizarte zerbitzuetako lokala)

16:30 - 18:30 Pinueta, Langileria 202, behea (Gaztelubide txokoa)

  • Asteazkena

17:30 - 19:30 Sabino Arana 67 (gizarte zerbitzuetako lokala)

  • Osteguna

11:00 - 13:00 San Bartolome, 1 Kultur Etxea, behea.

  • Ostirala

09:00 - 11:00 Txorierri, 51. kultur etxea, behea.

11:00 – 13:00 Lamiako (Langileria 88, behea)

Hitzorduarekin lan egingo da eta hitzordua lortzeko mugikor zenbaki honetara deitu 671 71 99 73 edo jon.oteo@mugikon.com helbide elektronikora idatzi daiteke.

Jon, jarduera fisikoko profesionala, arduratuko da zerbitzuaz, eta erabiltzaileei aholkuak, orientabideak eta laguntza emango dizkie, jarduera fisikoari buruzko ohiturak hobe ditzaten.

Zerbitzua abian jartzeko, tokiko sarea osatu dute. Sarearen helburuetako bat herrian dauden aktiboak eta beharrak ezagutzea izan da. Sarea udaleko hainbat arlo ezberdinetako teknikarik (kirolak, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza,...) eta erakundek (Osasun Publikoa, Osakidetza, Mugiment,…) osatu dute. 

Tag-ak