Lemoako Udalak JolasMugi programa bultzatu du

Argitalpen-data: 

Lemoako Udalak, Mugiment egitasmoaren sustatzaile denak, 2024ko aurrekontuetan jarduera fisikoa sustatzeko hainbat ekimen aurreikusi ditu. Ekimen ezberdinen artean OinGabiz Lemoa jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua eta JolasMugi programak aurki daitezke.

OinGabiz Lemoa jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua Lemoako herritar guztiei zuzenduriko doako ekimena da. Zerbitzuak banakako jarduera fisikoaren orientazioa, paseo gidatuak, gazteak aktibo talde ekintza eta ariketa talde gidatuak eskaintzen ditu. Lehenago ere eman dugu zerbitzu honen berri blog honetan.

Bestalde, JolasMugi programa Juan Bautista Eguzkitza Meabe ikastetxetik proposatu zuten ekimen bat da. Bertan, Lemoako ikastetxeko familia guztiei eguerdiko orduetan jarduera fisikoa egiteko doako zerbitzua eskaintzen zaie astelehenetik ostegunera. Ekimenaren helburua jantokian gelditzen diren ikasleak jarduera fisikoa egitera animatzea da. Monitore bat kontratatu dute kirol edo jarduera ezberdinak proposatzeko. Programa honek 160 familia baino gehiagori ematen die zerbitzua.

Tag-ak