Orientazio zerbitzuen emaitzak 2023

Argitalpen-data: 

2023ko Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzuen emaitzak aurkezten ditugu. Irudian honako alderdiak aztertzen dira:

  • JFOZ kopurua: EAEn 2023an egon ziren orientazio zerbitzuak.
  • Ordu astean: orientazio zerbitzuen asteroko dedikazioaren batura ordutan. 
  • Erabiltzaileak: zenbat erabiltzailek erabili zuten zerbitzua 2023an.
  • Hitzorduak: zenbat hitzordu egin ziren guztira erabiltzaile guztiekin.
  • Osakidetzako deribazioak: udalerri bakoitzeko osasun zentroak edo Osakidetzako beste espezialitate ezberdinek orientazio zerbitzuetara bideratutako pertsonak.

Baita ere, 2023an artatu ziren gizon eta emakumeen kopurua eta portzentajea eskaintzen da.

Bukatzeko, 2023an orientazio zerbitzua izan zuten udalerriak zerrendatzen dira.