Osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak 2024

Argitalpen-data: 

AGINDUA, 2024ko urriaren 22koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2024ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-esparruan osasuna sustatzeko partaidetza-proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak.

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei zuzendutako dirulaguntzen deialdia egitea, ekintza komunitarioaren bidez osasuna toki-mailan sustatzeko proiektuak gara ditzaten.

Deialdiaren zenbatekoa 250.000 eurokoa da (berrehun eta berrogeita hamar mila euro).

Laguntza hauen helburua da 2024ko urtarriletik abendura bitartean egindako partaidetza-proiektuak finantzatzea, honako helburu hauekin:

  1. Espazio berean bizi direnen bizi-baldintzak hobetzea. 
  2. Osasuna eta ongizatea hobetzeko prozesuetan ekintza indibidualeko eta kolektiboko gaitasunak sustatzea. 
  3. Loturak eta gizarte-kohesioa indartzea, kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboak barne hartuta.

Eskabide bat aurkeztuko da proiektu bakoitzeko, eta eskabide bat baino gehiago aurkeztu ahal izango da erakunde bakoitzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 19an amaituko da, ekitaldia oso aurreratuta dagoelako eta laguntzak ebazteko behar diren epeak bete behar direlako.

Kontaktu-informazioa:

  • ARABA. Osasun Sustapenaren Unitatea: 945 017157
  • BIZKAIA. Osasun Sustapenaren Unitatea:944031577 eta 944032430
  • GIPUZKOA. Osasun Sustapenaren Unitatea:943 022717
  • Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia:945 019203