Gasteizen dauden udal kirol instalazio ugarien artean badago jarduera fisiko egokitura bideratua dagoena. Julio Roca Jarduera Fisiko Egokiturako Zentroa da.
Jarduera Fisiko Egokiturako Zentroak desgaitasuna duten pertsonen egoera fisikoa eta mentala hobetzeko lan egitea du helburu.
2010eko uztailean ireki zenetik, Julio Roca Jarduera Fisiko Egokiturako Zentroa erreferente bihurtu da desgaitasuna duten guztientzat. “Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat dutenei ariketa fisikoa egiteko aukera emateko espazioa dugu, bakarra estatuan. Gainera, bertan ez dago aurreiritzirik, eta erabiltzaile guztiak eroso senti daitezke; izan ere, gure ustez, patologia jakin batzuk direnean –osasun mentala edo prozesuak–, pertsona eroso sentitzea da garrantzitsuena, ez ditzala begirada guztiak beregan sentitu”, azaldu du Zuzenak elkarteko kudeatzaile Itxaso Carrillok.
Zentroa Gabriel Celaya kaleko 15. zenbakian dago, eta makina moderno eta egokituz hornitutako 3 gela ditu, desgaitasuna dutenek ariketa fisikoa eta kirola gainerako herritarren baldintza berberetan egiterik izan dezaten. Espazio gardena da, eta lehen kontakturako eta ondoren egingo den saio egokitu eta pertsonalizaturako berotzeko balio du. Egunero 350 eta 400 pertsona joaten dira, batez beste, jardueretan parte hartzera: desgaituentzat egokitutako jardueretara, haurdunentzako ikastaroetara (82 emakume), minaren unitateko proiektura (Arabako ESIrekin eta Gasteizko Udalarekin lankidetzakoa), edo ariketa fisiko egokitua egitera.
Hemen aurkituko duzu informazio gehiago Vitoria-Gasteizko Udalak bere kirol albstegi digitalean argitaratutakoa.